Ikasturte berriaren hasiera!
Dantzan hasteko gogoa duzu? Euskal dantzak ikasi eta giro onean ondo pasatu nahi duzu? Orduan, hau da zure aukera!
Udako atsedenaldiaren ondoren, Itxas-Alde Dantza Taldeak ikasturte berriari ekingo dio, eta entseguak urriaren 24an, larunbatean, hasiko dira. Berdin dio haurra, gaztea edo heldua izan: Itxas-Alden denontzat dago lekua!
Entsegu guztiak larunbatetan egingo dira, Ibarretan, ordutegi honetan:
11:30 – Haurrak
12:30 – Ertainak eta helduak
13:30 – Nagusiak
Taldean izena eman nahi baduzu, bidali e-mail bat kontaktua@itxas-alde.org helbidera edo web orrialdeko galdetegiaren bidez, datu hauekin: izen-abizenak, jaiotze-data eta harremanetarako telefonoa.
Animatu zaitez eta etorri gurekin dantzatzera! Zain zaituztegu!

