150+
Dantzari
700
Ikusle inguru
1974
Lehen aldiz
1990
Gaueko ikuskizuna

Goizean · Elizaurrean
Kalejira eta aurreskua
Bakioko txistulariek diana jotzen dute herrian zehar, Ondarreko zubitik udaletxeko plazaraino. Ondoren, dantzariak kalejiran doaz udalbatzaren atzetik Eleizalde auzoraino: ume txikienetatik nagusienetara, belaunaldi guztiak batera.
Meza ostean, ohorezko aurreskua eskaintzen zaio udalbatzari. Gerra aurreko aurreskulariek dantza sokan egiten zuten. Gerrak eragindako etenaldiaren ostean, ohorezko aurreskua banaka dantzatzen hasi zen, eta horrela mantendu da 2022ra arte. Ordutik, tradizioa zen moduan, berriz ere sokan egiten da aurreskua.
Jarraian dantzaldia izaten da elizaurrean, Bizkaiko dantzekin hasita. Dantzaldi hori talde bakoitzak urtean zehar ikasitakoa erakusteko agertokia da, eta gehienetan dantza tradizionalak ikus daitezke.

Gauean · Kiroldegian
Urteko ikuskizun nagusia
Lehen, dantzaldia arratsaldean egiten zen, frontoi zaharrean. Gaur egun, agertokiko ikuskizun bihurtu da: lehenik probaleku estalian, eta orain Bakioko Kiroldegian. Urtero zazpiehun bat ikusle biltzen ditu, eta ehundik gora dantzari eta musikarik hartzen dute parte. Ikuskizun bakoitza gai jakin baten inguruan eraikitzen da, eta ekoizpenak garrantzi handia hartzen du: dantza, antzerkia eta kantua uztartzen dira, eta dantza tradizionalekin batera taldeak landutako sorkuntzak ere ikus daitezke. Itxas-Alderentzat, sortzeko eta berritzeko aitzakia ezin hobea da.








