Itxas-Alde dantza taldearen logoa

Itxas-Alde

Dantza taldea

Itxas-Alde Dantza Taldeko kide guztiak, txikienetatik nagusienetara, jantzi tradizionalekin argazki batean

1972tik · Bakio

Gure historia

Gure historia

Gure historia

Urtez urte

● 1934 → 2024 · 1 / 13
1934
Lehen dantza taldea
Bakion neska-mutilen lehen dantza taldea sortu zen.
Aurrekoak

Aurrekoak eta sorrera

Itxas-Alde ez zen Bakioko lehenengo dantza taldea izan. 1934an egon zen neska-mutilen dantza talde bat Bakion, baina zoritxarrez urte biko bizitza laburra baino ez zuen izan: 1936an gerra hasi zenean, talde honen asmo eta amets guztiak hondatu ziren.

1961-62 urtean Gaztelugatxe taldea sortu zen. Bakioko Gorka Aulestia abadeak eraginda, lehenengo mutilen taldea sortu zen, eta Andra Mari egunean (abuztuaren 15ean) egin zuten dantza talde moduan, lehenengoz, eliza aurrean. Nesken taldea beranduago sortu zen. Gerora, Gorka Aulestia abadea Bakiotik eraman zuten, eta Julen Renteriak hartu zuen irakasle eta zuzendari ardura.

Gaztelugatxe desagertzean, tarte batez herria dantza talde barik egon ostean, ume talde bat entseatzen hasi zen eliza ondoko lokalean Ana Mari Arrugaetaren eskutik eta Kepa Uriarteren laguntzarekin. Denbora batez entseguetan ibili ostean, Itxas-Alderen lehen aurkezpen ofiziala herriaren aurrean 1974ko abuztuaren 15ean izan zen, Andra Mari egunean.

  1. 1934
    Lehen dantza taldea
  2. 1961
    Gaztelugatxe taldea
  3. 1972
    Lehenengo pausuak
  4. 1974
    Lehen agerraldia Andra Mari egunean
Izena

Zergatik Itxas-Alde?

Alde batetik, Bakioko herria itsasertzean dagoelako, jakina. Baina batez ere gure herriko nagusientzako esanahi berezia zuelako izen horrek: gerra garaian, herriko hainbat gudari gazte Eusko Gudarosteko Itxas-Alde batailoian ibili ziren.

Itxas-Alde Dantza Taldearen ikurra
Itxas-Alderen dantzariak plazan, dantzari bat kutxa baten gainean
1987 – 1991

Berpiztea

1987 urtea erabakigarria izan zen beherakadari buelta emateko: Birjiñe Bilbaok (urteetan taldeko dantzari eta dantza irakaslea) eta Xabier Goitiak hartu zuten taldearen gidaritza. Dantza irakasleak falta ziren, eta euren eskutik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren bitartez, Gaizka San Pedro eta Bernarte Irazabal (Bermeoko Alkartasuna taldekoak) etorri ziren irakasle moduan Bakiora.

Errepertorioa zabaldu zen, jantzi berriak egin ziren, eta taldea Dantzari Egunetara joaten hasi zen. Ordutik gaur arte, Busturialdeko, Bizkaiko eta Euskal Herriko Dantzari Egunetan parte hartzen dugu.

1990ean, abuztuaren 15eko ekitaldia lehen aldiz atze-oihalarekin, argi-fokuekin eta zuzeneko musikariekin egin zen. Hortik aurrera, taldearen urteko ekitaldi nagusia da, eta gaur egun ehundik gora dantzari eta musikarik hartzen dute parte.

1991n, Itxas-Aldek lehen nazioarteko folklore jaialdia antolatu zuen, Portugalgo talde batekin. Elkartruke horri esker, Itxas-Aldek bere lehen bidaia egiteko aukera izan zuen, urte berean, Portugalera.

2019tik

Gaur egun

2019a urte garrantzitsua izan zen taldearentzat, hamarkada askoren ostean beronen gidaritzan aldaketa eman zelako, eta honekin batera etapa berri bat hasi zelako.

50 urte ez dira gutxi Itxas-Alde bezalako talde batentzat. Gorabeherak izan dira, baina gaur egun taldea sendotuta dago eta aurrera jarraitzeko gogoz.

Gutxi gorabehera 150 ume, gazte eta helduk osatzen dute taldea, dantzari zein musikari, eta sorreratik ezarri zen helburuarekin jarraitzen du: euskal kultura ikasi eta transmititzea. Bakioko Ibarretako lokalak dira, gaur egun, entsegu tokia.

150+
Dantzari eta musikari
100+
Dantza errepertorioan
34
Folklore jaialdi
39
Bidaia
Ekitaldi nagusiak

Gure bi egun handiak

Andra Mari Eguna Bakion
Abuztuaren 15

Andra Mari Eguna

Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna, Bakioko urteko egunik handiena da. Goizean, kalejira Udaletxetik abiatu eta elizaraino iristen da, eta meza ostean, elizaurrean, ohorezko aurreskua eskaintzen zaio udalbatzari. Adin guztietako dantzariek hartzen dute parte, eta gehienetan urtean zehar ikasitako dantza tradizionalak erakusten dituzte.

Gauean, Kiroldegian, urteko ikuskizun nagusia aurkezten da, taldearen alderik berritzaile eta sortzaileena. Ehundik gora dantzari eta musikari biltzen dira urtero gai berri baten inguruan, gure sorkuntzak eta erreferente diren beste euskal dantza talde batzuenak uztartuz, eta kantuari eta antzerkiari ere lekua eginez.

Andra Mari Eguna →
Anarru Eguna: txapela gorriak eta Anarru Egune zapiak dituzten umeak
Aratusteak

Anarru Eguna

Duela hamarkadak galdutako aratustea, berriro kalean. 2024an, hainbat bakiotarrek, Itxas-Alderen gidaritzapean, herriko antzinako aratustea berreskuratu zuten: Anarru Eguna.

Goizean, baserririk baserriko ibilaldia egiten da, urte bakoitzean auzo batetatik; arratsaldean, berriz, kalejira frontoialdetik moilaren puntaraino iristen da, antzezpen eta dantzekin, eta denak anarrututa.

Anarru Eguna →
Dantzariak ilunabarrean Bakioko hondartzan

Gehiago jakin nahi duzu?

Ezkontza, ospakizun edo ekitaldi berezirik? Euskal dantzaz jantziko dugu zure eguna. Kontatu zer, non eta noiz, eta guk egingo dizugu proposamena.

Idatzi iezaguzu →

— Jarraitu gaitzazu —

Dantzariak ilunabarrean Bakioko hondartzan

Gehiago jakin nahi duzu?

Ezkontza, ospakizun edo ekitaldi berezirik? Euskal dantzaz jantziko dugu zure eguna. Kontatu zer, non eta noiz, eta guk egingo dizugu proposamena.

Idatzi iezaguzu →

— Jarraitu gaitzazu —

Dantzariak ilunabarrean Bakioko hondartzan

Gehiago jakin nahi duzu?

Ezkontza, ospakizun edo ekitaldi berezirik? Euskal dantzaz jantziko dugu zure eguna. Kontatu zer, non eta noiz, eta guk egingo dizugu proposamena.

Idatzi iezaguzu →

— Jarraitu gaitzazu —