— Lege informazioa —
Azken eguneratzea: 2026ko irailaren 28a
Itxas-Alde Dantza Taldeak zure datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (EB 2016/679 Erregelamendua, DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera.
1. Tratamenduaren arduraduna
· Titularra: Itxas-Alde Euskal Kultura Taldea (elkartea)
· IFZ: G48462618
· Helbide soziala: Basigo Alde auzoa 50, etxabea, 48130 Bakio (Bizkaia)
· Emaila: kontaktua@itxas-alde.org
2. Zer datu biltzen ditugu
Kontaktu formularioa betetzen duzunean: izena, emaila, telefonoa (aukerakoa) eta mezua. Emailez edo telefonoz idazten badiguzu, zuk emandako datuak.
3. Zertarako erabiltzen ditugu
Zure mezuari edo eskaerari erantzuteko (adibidez, ekitaldi baterako proposamen bat) eta, behar izanez gero, horren jarraipena egiteko. Ez dizugu publizitaterik bidaliko eta ez dugu profilik egingo.
4. Legitimazioa
Zure baimena, formularioa bidaltzean ematen duzuna (DBEOren 6.1.a artikulua), eta, zerbitzu bat eskatzen baduzu, kontratu aurreko neurriak aplikatzea (6.1.b artikulua). Baimena edozein unetan erretira dezakezu.
5. Zenbat denboraz gordetzen ditugu
Zure eskaerari erantzuteko behar den denboran, eta gehienez urtebetez harremanak jarraitzen ez badu. Zerbitzu bat kontratatzen baduzu, legezko betebeharrak betetzeko behar den denboran.
6. Hartzaileak
Ez diegu zure datuak hirugarrenei lagako, lege-betebeharrik ez badago. Webguneak funtziona dezan, zerbitzu-hornitzaile hauek erabiltzen ditugu, datu-tratamenduaren eragile gisa:
· Framer B.V. (Herbehereak): webgunearen ostatua eta formularioaren bidalketa.
· Gure posta elektronikoko hornitzailea: mezuak jaso eta erantzuteko.
Hornitzaileren batek Europar Batasunetik kanpo tratatzen baditu datuak, DBEOk eskatzen dituen bermeekin egiten du (Europako Batzordearen klausula kontraktual estandarrak edo egokitasun-erabakiak).
7. Adingabeak
14 urtetik beherakoek gurasoen edo legezko ordezkarien baimena behar dute formularioaren bidez datuak bidaltzeko.
8. Argazkiak
Webgunean taldearen ekitaldietako argazkiak argitaratzen ditugu. Argazkiren batean agertzen bazara eta kentzea nahi baduzu, idatzi iezaguzu eta lehenbailehen kenduko dugu.
9. Zure eskubideak
Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko eskubidea ere. Horretarako, idatzi kontaktua@itxas-alde.org helbidera, zure identitatea egiaztatuta.
Zure eskubideak errespetatu ez direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
